|

LAKANDONAKO OHIANAREN
SEIGARREN ALDARRIKAPENA
Chiapaseko
Goialdeko Hezkuntza Sistema Matxino, Autonomo, Zapatista, Nazioa
Askatzekoaren Koordinazio Orokorraren eskutitza

Bazen behin gau bat...
Chiapaseko mendietatik datozkigun
istorio eta ipuinak...

CHIAPASEKO GOIALDEKO HEZKUNTZA SISTEMA MATXINO, AUTONOMO, ZAPATISTA,
NAZIOA ASKATZEKOA (SERAZLN-ZACH)
CHIAPASEKO GOIALDEKO LEHEN MAILAKO ESKOLA MATXINO, AUTONOMO,
ZAPATISTA (EPRAZ)
"URTARRILAREN
LEHENA" BIGARREN MAILAKO ESKOLA MATXINO, AUTONOMO, ZAPATISTA (ESRAZ)
Gizateriaren aldeko
Erresistentzia eta Matxinadarako Barraskiloan. Gobernu Onerako
Batzordea "Zapatisten Bihotz-Muina Munduaren Aurrean". Oventik,
Chiapas, Mexico, Ama Lurra.
Ongi etorriak gure
hezkuntza orrialde zapatista eta autonomo honetara, non herri
zapatista matxinook agertzen dugun nola ari garen gure hezkuntza
sistema autonomoa eraikitzen.
SERAZLNeko
Koordinazio Orokorrak (CGSERAZLN-k), agur bero bat bidali nahi die
nazioarteko talde eta erakundeei, eta baita ere, herri indigenen
eta zapatisten anai-arreba sentitzen diren guztiei.
Gure irudikoz,
sendo gabiltza gure autonomia eraikitzen gure beharrei
erantzuteko. Horietako bat da, hain zuzen ere, gure herri
indiginek duten hezkuntza autonomoaren beharra, baina ez da hori
ez gure beharra bakarrik, bada halaber Mexikoko eta mundu osoko
herri ez indiginena ere.
Hona hemen
aldarrikapen batzuk ozen ohiuka daitezkeenak, zoriontasuna zeuen
bihotzera irits dadin, eta batasuna senti dezagun hezkuntza
iraultzaile guztiok: ERRESISTENTZIAN DAGOEN HEZKUNTZA, HORIXE DA
GURE ZIENTZIA! HEZKUNTZARIK GABE, HIL BEZALA GEUNDEKE! HEZKUNTZAK
EZIN DIE BIZKARRIK EMAN MUNDUKO HERRIEN BORROKALDIEI!
Gonbitea
luzatzen diegu Mexikoko zein nazioarteko anai-arreba guztiei,
gure hezkuntzarekin bat egiten duten guztiei, etor daitezela
gugana II. Barraskilora (Gizateriaren aldeko Erresistentzia eta
Matxinada) eta gure berri jaso dezatela Gobernu Onerako
Batzordeen eskutik eta SERAZLNeko Koordinazio Orokorraren ahotik.
Horrela ezagutuko dituzue gure benetako beharrak eta aukera
izango duzue elkartasuna erakusteko herri matxinoen benetako ume,
gizon eta emakumeei.
|