HEZKUNTZA SISTEMA MATXINO BURUJABE ZAPATISTA NAZIOA ASKATZEKOA- CHIAPASEKO GOIALDEA (SERAZLN-ZACH)

HIZKUNTZA IKASGUNEA: CELMRAZ

 



Ongi etorriak

SERAZLN-ZACH

EPRAZ

ESRAZ

CELMRAZ

Argazkiak

Harremanak

Beste hizkuntzak:

Gaztelera

Ingelesera

Italiera

Alemaniera

Frantsera

 




 



CELMRAZ aurrerantzean

GAZTELERAZKO ESKOLAK

ESRAZ-ek, Gazlera eta Maya Hizkuntzetarako Ikasgune Matxino Burujabe Zapatistaren bidez (CELMRAZ aurrerantzean), eskolak eskaintzen dizkie bigarren hezkuntzako ikastetxeko ikasleen elikaduran lagundu nahi duten guztiei. Jakina denez, ESRAZ hezkuntza egitasmo burujabea da, eta zutik irauteko, geure bitartekoez zein kanpokoez baliatu beharra daukagu, bereziki Mexikoko zein nazioarteko herrialdeetatik heltzen zaigun elkartasunezko laguntzaz.

ZER DA HIZKUNTZA IKASGUNEA?
Lehenik eta behin, gune berezitzat har genezake, non bestelako herri eta kulturek elkar ezagutzen duten. Aitzaki ederra ematen du horretarako tzotzil eta gaztelera ikastera etortzeak. Finean, herri indiginen borrokaren testuinguruan kokatzen dira ikasketa hauek. Ikasgunea, bestalde, Oventiken bertan dago kokatua, alegia II. Barraskiloan. Kultur eta hezkuntza elkartruke horretan oinarritzen dira gure jarduera guztiak. Giro horretan ere kokatu beharra dago gure kide eta anai-arrebek egiten duten diru-ekarria. Ez da merkantzia hutsa guretzat hizkuntza, alegia saldu eta erosi egiten dena. Aitzitik, guk hizkuntza zuekin partekatu nahi dugu esperientzia politiko, kulturala eta hezkuntzazkoa bailitzan.  Horregatik nahi dugu, zuek, gugana zatoztenok, gurekin bat etortzea, kapitalismoaren aurka daramagun borrakarekin, borroka bat eraiki ahal izateko bestelako mundu bat, mundu handi bat bere baitan mundu txiki asko onartzen dituena.


NORTZUEK DAUKATE HONA ETORTZEA?

Aurrekoa gogoan dugula, honako hauek etor daitezke gure Ikasgunera: Lakandona Ohianaren Seigarren Aldarrikapenaren harira, denontzako Justizia, Askatasuna eta Demokraziaren gure idealekin bat datozenak.
Erakunde baten abala beharko duzu gure Ikasgunean onartua izateko, erakunde hori kultur, herri, politika, hezkuntza zein erlijio eremuko erakundea delarik. Erakunde horrek bere gain hartuko du zu hona etortzearen ardura. Behin abal hori eskura duzula, harremanetan jarri behar duzu akreditazioak emateko baimendutako erakunderen batekin (Ikus zerrenda) Haiek emango dizuten akreditazio gutunarekin sartzea edukiko duzu II. Barraskiloan zein Ikasgunean.
 
 

BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXE (ESRAZ) ETA  SERAZLN-ZACH-RENTZAKO DIRU EKARRIA
Babesten gaituzten erakunde guztiek bat etorririk, honako irizpide hauek finkatu dira gaztelerazko eskolentzat: interesatua bizi den herrialdeko lanbide-arteko gutxieneko soldataren hiru egunetako balioa ordaindu beharko duzu, eta horri gehituta, 150 peso berdintzeko elikagaiaren prezio-igoera. Guk, trukean, 15 eskola-ordu eskaintzen ditugu, alegia 3 eskola-ordu 5 egunez, gehi 15 otordu eta ostatua. Lanok errezteko, mesedez dirua eskuan eman ezazue eta pesotan. Dirua zuzenean emango zaie Gobernu Onaren Batzordekideei, ESRAZ-eko arduradunek hala eskatzen dizuten egunean.
Tzotzil eskoletarako, mesedez, ikusi bere atal berezia.


JATEKO ETA OSTATU HARTZEKO BALDINTZAK
Gugana datozenek ostatu hartuko dute "Urtarrilaren lehena" Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Matxino, Burujabe Zapatistaren eremuan dauden bi logela-txaboletan, literetan, jende gehiagorekin partekatuz. Komeni da nork bere lo-zakua ekartzea. ESRAZ-eko sustatzaileen esku daude janari kontuak. Hiru otordu prestatzen dituzte: gosaria 8tan, bazkaria 2tan eta afaria 7tan. Ura, inguruko errekatxo batetik datorkigu, eta hodien bidez dator,  dutxatzerakoan zein komunean errazago erabili ahal izateko.


HIZKUNTZA ESKOLAK
Ikasleen eta irakasleen arteko adostasunez antolatzen dira aktibitateak, zapatistok dugun berezko gisan. Malguak gara ordutegi eta kokapenarekin. Eskolek badute abiapunturen bat, baina gero, talde-elkarrizketak berak finkatzen du zein bide hartuko dugun. Garrantzizkoa da, beraz, denon parte hartzea.
Normalean, egun batean, bi eskola-ordu ematen dira irakasle batekin. Gero, ordubete ematen dugu taldeko ekintza irekia egiteko, non eskolan gauden guztiok hartzen dugun parte (besteak beste, borroka zapatistari buruzko bideoak ikusten ditugu, egitasmoak bisitatzen, eztabaidak egiten, liburutegian lan txikiak egiten, eta nola bestela, abesten eta dantza egiten ere aritzen gara)
Hiru maila hartzen ditugu kontuan, eta ikasleekin hitz eginda zehazten ditugu. Gramatika ere lantzen da, baina guretzat tresna bat besterik ez da. Guk garrantzia KOMUNIKAZIOari ematen diogu. Horregatik, arreta, gramatikari baino nahiago dugu elkarrizketan zehar sortzen diren gaiei ematea. Hona datozen guztiok beren esperientziak, kulturak eta borrokak ezagutarazteko gogo biziz direnez gero erraz sortzen dira elkarrizketak eta talde-hausnarketak.     

Oharra: Baldin hona agertu aurretik Lakandona Ohianeko Seigarren Aldarrikapena berriki irakurria izango bazenu, askoz ere hobe izango litzateke. 


EGURALDIA
10  eta 20 graduen artean dabil hotz-beroa egunean zehar. Gauak, ordea, hotz samarrak izan daitezke, alegia 9 gradutik azpikoak. Oso ugari da gurean behe-lainoa (Galeanok zioenez: "Lainoa da ohianaren buru-berokia")



NON DAGO IKASGUNEA?
San Cristobal de las Casas-etik (Chiapas) ordubetera dago kokatua. Bochil aldera doazen kamionetak hartu behar dira. Oventik-raino 16 peso kobratzen dute. Goizeko 6tatik arratsaldeko 5ak arte dago zerbitzua. Gurean ez dago telefonorik. Bai, ordea, San Andres herrian, guretik 20 bat minutura. Informazio gehiago nahi izanez gero jo ezazue gurekin lan egiten duten erakunde akreditazio emaileetara.

 

TZOTZIL ESKOLAK
Babesten gaituzten erakunde guztiek bat etorririk, honako irizpide hauek finkatu dira gaztelerazko eskolentzat: interesatua bizi den herrialdeko lanbide-arteko gutxieneko soldataren lau egun ordaindu beharko duzu, eta horri gehituta, 300 peso berdintzeko elikagaiaren prezio-igoera. Guk, trukean, 15 eskola-ordu eskaintzen ditugu, alegia 3 eskola-ordu 5 egunez, gehi 15 otordu eta ostatua. Lanok errezteko, mesedez dirua eskuan eman ezazue eta pesotan. Dirua zuzenean emango zaie Gobernu Onaren Batzordekideei, ESRAZ-eko arduradunek hala eskatzen dizuten egunean.

 

AKREDITATZEKO ERAKUNDE BAIMENDUAK (*):